XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hititar artea. Lehoin burua, Carchemish-eko jauregian.

HITITARREN KULTURA Jesukristo aurreko bigarren milaurtean inperio handi bat loratu zen, Hititarrena, Anatoliako mesetan, gaur Asia Ttiki deitua, zeinak mesopotamiar arteari bultzada nabarmen bat eman zion.

Boghas-Kôìen jarri zuen hiriburua, eta inguruan herri sail bat bildu zen federagintzan, guztiak Errege handi deituriko errege baten menpean zeudelarik.

Teshub zen bere jainko goiena etaLur ama jainkosa handia; bi hauetatik sortu zen bizia munduan.

Eta kontaezin ahalako jainko eta jainkosak gurtzen zituzten.

J. K. aurreko 1531. urtean bere errege Mursil I handiak, bere gudariekin, Babilonia hiria txikitu zuenetik izan ziren inperio boteretsua.

Irabazleek jakin zuten babiloniar artista handiez probetxatzen.

Lehenagotik zeukaten hititarrek mesopotamiar arte aberatsarenganako mirespena barrenean.

Horrela, Alasa Hûyûken aurkituriko printzeen hilobietan, agertu diren hegaztitxo, zezen eta oreinen apaindurek mesopotamiar herrietako irudikera bera gogorarazten digute.

Hititarren inperioa indartsuagotzen doan heinean, beren artean bereago egiten joan zen; miragarria da Yazilikajako harrizko saindutegiak duen expresio indarra.

Saindutegia jasoa dagoen haizpitarteak, naturaren eta artearen arteko batasun armoniatsu bat osatzen du, konstrukzioko arkitektur ale benetako bat izatera iristen da.

Bereizgarriak dira harrian tailatutako hititar jainko eta jainkosak prozesioan doaztela.

Saindutegi hau hiriburuaren inguruan dago, eta hemen ere hiri murrailatuen errestoak aurkitu dira, beren jauregi galantekin, beren eskultur eta prozesio eta opariketako eskenak agertzen dituzten erreliebeekin.

Zilar, brontze eta beste metalkien lanketan artista trebeak izan ziren, eta Ekialde gertu osoan burdina zabaltzen asko lagundu zuten.

Bere militar inperioa Siriako lurralde zabalak konkistatzearekin asko aberastu zen, bainan azkenik ere asiriarren bultzada zanpatzaileak hondatu zituen.

Bere egitate guztietatik arkeologiazko hondakin izpi batzu besterik ez zaigu gelditu.

Bainan bere artegintzak eragin handia emango zien asiriar artistei eta, baita ere, Egeo itsasokoei.

Batez ere, erreliebetako artegintzan, maisu handi zirenez, nagusituko ziren.